Paula Etxeberria
Paula Etxeberria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ordizia, 1997ko ekainaren 10a (27 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | UNED |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta aktorea |
Musika instrumentua | ahotsa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Paula Etxeberria Martínez (Ordizia, Gipuzkoa, 1997ko ekainaren 10a) euskal abeslari, aktore eta tiktokerra da. Bere ahizpa Aitana Etxeberriarekin batera Twin Melody musika taldeko kidea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ordizian jaio zen. 2013ko urtarrilean YouTuben kontu bat ireki zuen bere ahizparekin batera, Twin Melody izenekoa, eta bertan biek abestutako zenbait abesti partekatzen hasi ziren. Hor sortu zen gaur egun ezaguna den Twin Melody talde musikala.
2014an ETB 1 telebista-kateko A ze banda! saio musikalean hartu zuten parte, eta lehenengo edizioko irabazleak izan ziren.[1] Horren ostean, 2015ean, Telecinco kateko beste musika-lehiaketa batean hartu zuten parte, Caza Stars deiturikoa, saio hau ere irabazi egin zuten eta Alejandro Sanzen kontzertu bateko telonero gisa jardun zuten.[2]
Aktore lanetan lehen aldiz Go!azen telesailean aritu zen. Pixkanaka telebistan zein YouTuben arrakasta handia lortzen hasi ziren, eta 2017an Sony musika ekoizle enpresak fitxatu zituen bikiak. YouTuben 1.82 milloi jarraitzailetik gora dituzte euren kanalean, eta puri purian dauden nazioarteko abeslarien bertsioak egiten dituzte.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehiakide bezala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore bezala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Go!azen 3.0 (2016 – 2017). Haizea Jauregi. (10 atal)
- Go!azen 4.0 (2017 – 2018). Haizea Jauregi. (13 atal)